Azken eguneratzea: 2008/08/21
Argazki lehiaketa: Udako argazkia 2008
Mireia Lizarralde, Rakel Salazar eta Amaia del Rio izan dira irabazleak.

Barraskiloen antzeraMireia Lizarralderen "Barraskiloen antzera" argazkiak irabazi du Udako argazkia 2008 lehiaketa. Bigarren saria Rakel Salazarrentzat izan da "Un paseo en camello" argazkiagatik eta, hirugarrena, Amaia del Ríorentzat "Florencia" argazkiagatik.


[Ikusi argazki guztiak]

 

BegitxuHauxe izan da lehiaketaren prozesua:

Heldu zaigu uda eta berekin batera eguzkia, hondartza, oporrak… Seguru prest dauzkazula zure kamara oroitzapenezko argazki asko ateratzeko. Ba, guk ere argazki horiek ikusi nahi ditugu. Izan zaitez originala, aukeratu onenak eta parte hartu ezazu Udako argazkia 2008 lehiaketan.

Hauexek dira sariak:

  • 1go saria: asteburu bat dohain Aragoiko aterpetxe batean eta multiabenturako jarduerak pertsona birentzako.
  • 2. saria: asteburu bat dohain Aragoiko aterpetxe batean pertsona birentzako.
  • 3. saria: asteburu bat dohain Aragoiko aterpetxe batean pertsona birentzako.

Sariak urria eta martxoa bitarteko edozein asteburutan gozatu ahal izango dira Aragoiko Gazteria Institutuak kudeatzen dituen aterpetxeetako batean.


Lehiaketaren oinarriak:

Gazte-txartelaGazte-txartela daukaten Euskadiko gazte guztiek parte har dezakete lehiaketa honetan.
- Gaia: Udako argazkia 2008.
- Partaide bakoitzak gehienez hiru argazki bidali ditzake.
- Argazkiak formatu digitalean bidali behar dira gazteria@ej-gv.eshelbidera, egilearen datuekin batera (izena eta abizenak, NAN eta kontakturako telefonoa). Argazki bakoitzarekin batera honako datu hauek bidali behar dira (euskaraz ala gazteleraz, zuk aukeratu):

  • Non atera den argazkia.
  • Noiz atera den argazkia.
  • Komentario labur bat (hiru lerro gehienez).

- Argazkiak jasotzeko epea irailaren 14an bukatuko da.
- Lehiaketa honetako parte hartzaileek testuak eta irudiak argitaratzeko baldintzak onartzen dituzte.


Lehiaketaren baldintzak:

Aragoiko Gazteria Institutua- Saria gau bik (ostiralean sartu eta igandean irten) eta gosariak osatzen dute, irabazlearentzat eta berak aukeratzen duen beste pertsona batentzat. Bai sariaren irabazleak zein laguntzaileak ere aterpekide txartela eduki behar dute.
- Sariaz 2008ko urriaren 1etik 2009ko martxoaren 29ra bitartean gozatu ahal izango da.
- Irabazleek 976 71 69 36 telefono zenbakiaren bitartez egin beharko dute erreserba.
- Erreserba egiterakoan, lehiaketaren irabazleak direla adieraziko dute eta aukeratu duten Aragoiko aterpetxean erreserba egingo dute.
- Saria aukeratutako aterpetxeko gelen erabilgarritasunaren arabera egongo da.
- Lehiaketaren irabazleak Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako zuzendaritzak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko du aterpetxera heltzerakoan. Ondoren, instalakuntzen, ordutegien, jantokiaren eta abarren inguruko informazioa emango diete.
- Tokialdatzeak beraien kontura egingo dituzte onuradunek.
- Saria onartu ondoren uko eginez gero, ez da kalte-ordainketa edo konpentsazio eskubiderik egongo.

Anima zaitez eta parte hartu!