Azken eguneratzea: 2008/08/19
Samuel Sanchez Iraupeneko txirrindulari probako txapeldun olinpikoari harrera egin dio Lehendakariak
Samuel Sanchezek urrezko domina erakutsi dio Lehendakariari. JB.
Samuel Sanchezek urrezko domina erakutsi dio Lehendakariari. JB.

Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak harrera eskaini dio Lehendakaritzan Samuel Sanchez txirrindulariari. Sanchezek urrezko domina bat eta diploma olinpiko bat lortu ditu Beijineko Olinpiar Jokoetan.

Migel Madariaga Euskaltel Euskadiko Managerra, Igor Gonzalez de Galdeano taldeko Idazkari teknikoa eta Miren Azkarate Kultura Sailburua ere izan dira harreran.