Azken eguneratzea: 2008/09/01
Euskadik Transgenikorik gabeko Eskualdeen Europar Sarearen presidentzia bereganatu du
Horrela kalitatezko europar ekoizpenen alde egingo du.
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura

Apirilaren 24 eta 25ean Transgenikorik gabeko Eskualdeen Europar Sarearen  bilera eman zen Bilbon, Europako 40 eskualde parte-hartzearekin. Bilera honen ondoren, Euskadi GEOrik gabeko Eskualdeen Europar Sarearen presidentziaz arduratu zen. Honek, Euskadiko nekazaritza-administrazioek garatutako politikaren onespen sendoa adierazten du.

Lan-saioetan, besteak beste, honako akordio hauek ezarri dira:

- Produktu transgenikoek nekazaritza-produkzioen homogenizazioa dakartzatela eta produktu autoktonoetan eta kalitatezko produkzioetan oinarritako politiken aurka egiten dutela berrestea.

- Sareko kide diren eskualdeek urteetan lan egin dute beren izena beren produktuen kalitatearekin lotzeko, transgenikoak kalitatean funtsatutako bereizketa-politika horren aurkako mehatxu garrantzitsuak izanik.

- Europako Batzordeari, kalitatezko eta bertako produkzioen liburu berdean elikagai transgenikoak kanpo uzteko baldintza jaso dezala exijitzea.

- Biodibertsitate eta produkzio autoktonoen babesa gobernu ororen erantzukizuna dela eta labore transgenikoak eta transgenikoak ez direnak bateratzeko araudiak bideraezinak direla gogoraraztea. Beraz, horiek ezarri behar dira, ez transgenikoen ekoizpena baimentzeko, ekoizpen tradizional eta ekologikoak babesteko eta transgenikoen produkzioak ekiditeko baizik.