Azken eguneratzea: 2008/07/31
Mahastizaintza eta ardogintza sektoreak eta Euskadiko administrazioek MABeko funtsak modu koherentean banatzea eskatzen die Madrili
Dirulaguntzen %1,2ª bakarrik iritsiko da, Euskadiko mahastien azken ekoizpena, estatuko osoaren %11,5a denean eta salmenta garbiek estatu mailan saldutako ardo bolumen osoaren %13,5a gainditzen dutenean.
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura

ENBA eta ENHE  Erakunde Profesionalek; SEA, ABRA eta AREX Sektore Erakundeek eta Arabar Errioxako enpresa ardogileen taldeak,  Bizkaiko, Getariko eta Arabako Txakolina Kontseilu Arautzailea baita Araba eta Bizkaiko Nekazaritza Sailak eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak, aste honetan bildu dira eta Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako ministroari, Elena Espinosari, honako hau agertzen duten idazki bat bidaltzea erabaki dute:

1. Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioak (MARM), Euskal Autonomia Erkidegorako aurreikusita zegoen MABren Ardoaren funtsen banaketa nola egin duen errefusatzen du ez baitu mahastizaintza eta ardogintza sektoreak duen pisu ekonomiko eta soziala kontutan hartzen.

2. EAEk aurkeztu duen programara gehitu diren neurriak dagokien Administrazioek gara ditzaten eskatzea, gaiaren inguruan dituzten konpetentzietan.

3. Euskal Administrazioek Ingurumen, Landagune eta Itsas inguruetako Ministerioan aurkeztutako programan jasota dauden neurriak eranstea eskatzea. Bertan eskualdearen berezitasunak eta eskatutako aurrekontuak erantsita daude.

4. Funtsen banaketak, beste batzuen artean  kalitate diferentziatua duten ardoen ekoizpenari garrantzia emateaz gain, ekoizpenaren pisu ekonomikoa eta langileen portzentajea, establezimendu kopurua, marjina gordina edo inbertsioak egiteko portzentajea, kontutan hartzea eskatzea.

Autonomia Erkidegoetako Ministerioak hasieran proposatutako laguntza neurrien funtsen banaketan bost urtetako lehenengo denboraldirako Euskal Herriko baliabideen bolumena %1,2koa izatea eskatzen da, Estatuarekiko, Erkidegoak duen ardogintza azaleraren portzentaje berdina hain zuzen ere.

Hala ere Euskadiko mahastien nekazaritzako azken ekoizpena, estatuko osoaren %11,5ª suposatzen du, gainera, salmenta gordinek Estatu Espainolean saltzen de ardo bolumen guztiaren %13,5 a gainditzen dute. Agerikoa da beraz mahastizaintza eta ardogintza sektorearen profesionaltasuna, kontsumitzaileek  aintzatesten eta estimatzen dutena eta Madrilek planteatzen duen bolumenarekin bat ez datorrena.

Bestalde, gaur egungo banaketaren proposamenak ez du kontutan hartzen langile portzentaia, ekoizle kopurua, marjina gordina edo inbertsioak egiteko erabiliko den portzentaia, ezta mahastizaintza eta ardogintza sektoreak duen pisu ekonomiko eta soziala ere.

Merkatu berrietan sartzeko sustapenari laguntza, eraldaketa eta merkaturatze materian inbertsioak egiteko etengabeko beharra babestea, sustapen neurrien mantentzea berregituraketa ekintzetan ingurugiro arloko ekintza berriak sartuz, egoera txarretan, errentagarritasuna mantentzea ahalbideratzen duten uzta aseguruak indartzea eta ingurugiro neurriak babestea, azpiproduktuen destilazioa bezala, Madrilek proposatutako laguntzek ahalbideratzen ez duten Erkidegoa babesteko programa eusten duten zutabeak dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko mahastizaintza eta ardogintza produkzioa Euskal nekazaritzako elikagaien sektoreko osagarri adierazgarriena da ez bakarrik ikuspuntu ekonomikotik baita gizartean ere, sektore askotan mahastizaintzak eta ardogintzak duen begirunea kontutan hartuta.

Garapen honetan, ezinbestekoa izan da antolaketa bakarraren sistema lau Batzorde Erregulatzaileen (Errioxa eta Txakolinak) bitartez garatzea. Bertan ekoiztu diren ardo guztiak biltzen dira, kalitatezko ardoaren onarpena, ezaugarri propio eta bereiziekin, ekoizten diren lekuaren, erabilitako lehen gaien eta ekoizle eta langileek denboran zehar egin duten lanaren arabera. Euskal sektore eta administrazioek defendatzen jarraituko duten lana hain zuzen ere.