IZENPEren egoitza elektronikoko ziurtagiria eta balidazio zabaldua duen egoitza elektronikoko ziurtagiria

 

Zerbitzu Publikoetarako Hiritarren Sarrera Elektronikoari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legeari jarraituz, Administrazioei eta administrazio-entitateei edo -organoei dagokie egoitza elektronikoa ezartzea. Horrela, herritarrak webgune ofizialetara segurtasunez konektatzeko helbide elektronikoa finkatuko da, webgune bat kautotu ahal izango da, erregistro elektronikoak jasoko dira, ordezkaritza-erregistroak kontsultatu eta baimenduko dira, eta abar.

Hori dela eta, IZENPEk jaulkitzen duen ziurtagiria legez onartutako ziurtagiria da, 2048 bit-eko gakoak dituena, eta bertan egoitzaren titularra den Administrazio Publikoa edo administrazio-entitatea edo -organoa identifikatzen da.

Egoitza elektronikoko ziurtagiriak, bestalde, balidazio zabaldua duten ziurtagiriak izan daitezke. Ziurtagiri horiek babes-maila handiagoa eskaintzen diote erabiltzaileari, baita nabigatzaileetan barra berdea eskuratzeko aukera ere.

Ziurtagiri berritzaile hori Internet Explorer-ek eta Operak onartzen dute jada, eta IZENPE da ziurtagiri berri hori eskaintzen duen ziurtapen-zerbitzuegile bakarra.

Ziurtagiri hori eskatu nahi izanez gero, beharrezko dokumentazioa bete beharko da. Horretarako, ziurtagiri horren berariazko dokumentazioan finkatutako urratsak egin beharko dira.  

« Ziurtagiri digital motetara itzultzea

 

 

Azken eguneratzea: 2010/09/22