Euskal Autonomia Erkidegoan bidaiari-garraio publikoan diharduten automobilak energia alternatiboarekin ibil daitezen eraldatzeko laguntzak.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Garraio eta Herri Lanak


Egitura atal kudeatzailea

Garraio Zuzendaritza


Xedea

Agindu honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan bidaiari-garraio publikoan diharduten automobilak energia alternatiboekin ibil daitezen 2008an egiten diren eraldatzeetarako laguntzak nola eman arautzea.


Nori Zuzendua

Agindu honetan araututako laguntzak eskuratu nahi dituztenek, eskabideak aurkezteko epean Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan bidaiarien hiri barruko eta hiri arteko garraio publikoan aritzeko lizentzia edo-eta baimena izan beharko dute.


Diru kopurua

1.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzak ibilgailua eraldatzeko kostu osoaren %25 ordaintzeko izango dira, eta ez da itzuli beharrik izango.

2.- Agindu honen 1.2. artikuluan ezarritako diru-kopurua aski ez bada aurkeztutako eskabide guztiei artikulu honen 1. puntuan jasotako gehieneko laguntza ordaintzeko, ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskabide guztien artean banatuko du dirua Garraio Zuzendaritzak. Banaketa egiteko, bakoitzari eman beharko litzaiokeenak guztiei eman beharrekoarekiko izango lukeen proportzio berari eutsiko zaio.

3.- Onuradun bakoitzak ezin izango du hiru urteko epean 100.000 euro baino gehiago jaso de minimis laguntzetan.

 


Araudia

ehaa


Harremanak norekin

- Francisco Javier Rivas Dominguez. Teléfonoa: 945-019790

- Marisa Madinabeitia Rivarés. Teléfonoa: 945-019715


Erantsi beharreko agiriak

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko, eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira (jatorrizkoa edo jatorrizkoaren kopia bat aurkeztu ahal izango da, baina kopia aurkeztuz gero organo aginpidedunak egiaztatu beharko du):

   a) Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

   b) Eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela adierazten duten Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiriak.

   c) Eskatzailearen izenean dauden hiriko garraio publikorako automobilaren lizentziaren fotokopia eta hiriarteko garraio publikorako baimen bisatuarena.

   d) Ibilgailuaren eraldaketaren aurrekontua edo faktura proforma edo behin betiko faktura.

   e ) Proiektua azaltzen duen memoria teknikoa.

   f) Helburu bererako urte berean edo aurreko bi urteetan, bestelako diru-laguntza edo laguntzarik jaso badu, nork eman dion eta zenbat eman dion zehaztuko duen zinpeko aitorpena.

   g) Eskatzailearen, pertsona nahiz entitatearen, adierazpena, honako hauek jasoko dituena: ez zaiola diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko eskubidea kendu, zigor-bideko edo administrazio-bideko ezein zehapen bidez, eta ez duela horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik.

 


Eskabideak Aurkezteko Epea

2008/07/30-2008/09/30


Eskabideak aurkezteko lekua

Agindu honetan jasotako laguntzak eskuratzeko eskabideak idatziz aurkeztu beharko dira, eranskinean datorren eredua hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean (01010), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein eratan.


Tramiteen deskripzioa

- Argitaratzea

- Eskabideak

- Agiriak aztertzea

- Ematea

- Ordainketa


Egitura Atal Ebazlea

Garraio zuzendaria


Ebazteko epea

Sei hilabete




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

eskabide orria


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

30/07/2008