Saila / Erakunde Autonomiaduna
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
Banakako diru-laguntzetarako deialdia egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle eta hezitzaileentzat, 2007ko urriaren 1a eta 2008ko irailaren 30a bitartean amaitu diren edo amaitzen diren prestakuntza-jardueretan, Sailaren instituzio-eskaintzaz kanpokoetan, parte har dezaten. Horretarako 800.000,00 euro.
Honako irakasleek edo hezitzaileek eskatu ahal izango dituzte laguntza hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publiko zein pribatu itunduetan destinoa dutenak, edozein maila eta modalitatekoak, baita funtzioak ikerketa eta irakaskuntzari laguntzeko zerbitzuetan betetzen dituzten irakasleek ere (Hezkuntzako Ikuskaritza, Hezkuntza-administrazioa, Berritzeguneak, Irakas Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea, Ingurugiroarekiko Irakasbideen Hezkuntza eta Ikerketarako Ikastegiak, Itsuen Baliabidetegiak, Iraleko zentroak eta Euskal Girotze Barnetegiak), baldin eta 6. artikuluan adierazten diren baldintzak betetzen badituzte.
Deialdi honetatik kanpo geratzen dira heziketa-zikloetako irakasleak eta hezitzaileak.
Hala ere, ezingo dira onuradun izan Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean daudenak.
800.000,00 €
AGINDUA, 2008ko uztailaren 23koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez, hainbat motatako banako diru-laguntzetarako deialdia egiten da, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleek Sailaren instituzio-eskaintzaz kanpoko prestakuntza-jardueretan parte har dezaten. (2008/08/18ko EHAA)
Izen-abizenak: Julian Lana
Iturmendi
Tel.: 945 018441
Fax: 945
018335/36
Helbide elektronikoa: huisppro@ej-gv.es
Eskabidea agiri hauekin batera aurkeztuko da:
1.– NAN-en fotokopia eta Hirugarrenen Altaren eskaera-orria (II. eranskinean agertzen den eredu normalizatuan).
2.– Unibertsitate-ikasketak (diplomak, lizentziak, doktoretzak...) egin izana dagokion nota-ziurtagiri akademikoaren bidez egiaztatuko da. Gainerakoetarako (jardunaldi, batzar, ikastaro...), parte hartu izanaren edo aprobetxamenduaren jatorrizko ziurtagiria edo kopia konpultsatua.
3.– Irakaskuntza-gastuen justifikazioa (matrikula, inskripzioa, hilerokoak, eta abar).
4.– EAEtik kanpo burututako jardueretan, bidaia-gastuaren frogagiria, garraio publikorik erabili bada.
5.– D motako jardueretan, ostatu-gastuen jatorrizko faktura.
6.– Norberaren iritzi-txosten laburra (folio bat edo bi), ekitaldia nola gauzatu den azalduz.
7.– Ikastetxeko idazkariaren ziurtagiria -zuzendariaren oniritzia izan behar du eta III. eranskinaren arabera egingo da- edo aurtengo ikasturtearen irakastaularen kopia, idazkariak behar bezala alderatua.
Laguntza-zentroetan diharduten irakasleek, berriz, zuzendariaren ziurtagiria aurkeztuko dute, Pedagogia Berrikuntzako lurralde-buruaren oniritziarekin.
Hezkuntza Ikuskaritzan diharduten irakasleek, azkenik, dagokien barrutiko koordinatzailearen ziurtagiria aurkeztuko dute, Ikuskaritzako lurralde-buruaren oniritzi eta guzti.
8.– Deialdi honetara biltzen den jarduera hori bera egiteko beste inongo laguntzarik jaso ez dela dioen zinpeko aitorpena.
9.– Jarduera lan-orduetan egiten bada, parte hartzen uzteko baimen idatzia aurkeztu behar da.
10.– Zinpeko aitorpena, hau egiaztatzeko: sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penala jaso ez duela (Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatua).
Aurkeztutako eskabidean Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak akats edo okerren bat dagoela sumatzen badu, interesatuari hamar eguneko epea emango zaio akatsa zuzendu edo nahitaezko dokumentuak aurkez ditzan. Epe hori igaro eta zuzentzen ez bada, eskabidea ezetsi egin dela ulertu ahal izango da, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 71.1 artikuluan zehazten den moduan ebazpena eman ondoren.
2008/08/19-2008/10/06
ARABAKO HEZKUNTZA LURRALDE
ORDEZKARITZA
Hezkuntza berriztatzeko lurralde
burutza
San Prudencio kalea, 18
01005
Vitoria-Gasteiz
BIZKAIKOKO HEZKUNTZA LURRALDE
ORDEZKARITZA
Hezkuntza berriztatzeko lurralde
burutza
Gran Vía, 85
48011
Bilbao
GIPUZKOAKO HEZKUNTZA LURRALDE
ORDEZKARITZA
Hezkuntza berriztatzeko lurralde
burutza
Andía kalea, 13
20004
Donostia-San
Sebastián
Edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bulegoetan
-
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaria.
Behin-behineko ebazpena Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan emango da ezagutzera azaroaren 22a baino lehenago.
Ematen den behin betiko ebazpena Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak igorriko du, behin-behineko ebazpena argitaratu eta hilabeteko epean, eta EHAAn argitaratuko da, honako hau zehaztuz:
a) Eskuratuko den zenbatekoa, laguntza ematea bidezkoa bada.
b) Ezezkoa emateko arrazoia, laguntza ematea bidezkoa ez bada.
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Aginduaren I. eranskina
Aginduaren II. eranskina
-
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
18/08/2008